Konfidentzialtasun-politika

1. artikulua: Jabetza intelektuala

Webgunearen edukia, markak, marrazkiak, modeloak, irudi bizidunak ala ez, testuak, argazkiak, logotipoak, grafikoak, programak eta softwareak, bilaketa motorrak, datu-baseak, soinuak, bideoak, domeinuen izenak, diseinuak, HUPIren jakintzak eta Webgunea osatzen duten gainerako osagaiak, aipaturikoak eta gainerakoak, HUPIenak edo bere bazkideenak edo lizentzia duten hirugarrenenak bakarrik dira, eta babestuta daude indarrean dagoen legeriak onartutako jabetza intelektualeko eskubideekin daude babestuta.

Elementu horien erreprodukzio edo aurkezpen partziala edo totala, HUPIren baimenik gabe, guztiz debekatuta dago, eta jabetza intelektualeko kodearen xedapenak urratzeagatik isunak eragingo dituzte.

Ondorioz, Erabiltzaileak HUPIren jabetza intelektualeko eskubideak zuzenean ala ez urra dezakeen ekintza oro debekatu beharko du.

2. artikulua: Konfidentzialtasuna

HUPI sozietateak garrantzi handia ematen dio pertsonen bizitza pribatua babesteari eta errespetatzeari eta hala egiten dute aipaturiko zerbitzuen barruan datu pertsonalak eman dituztenekin. HUPIk prestazio guztietan eta erabiltzaileari lotutako informazioaren inguruan zuhurtzia ahalik eta handiena bermatzen du eta erabiltzailearen bizitza pribatuaren konfidentzialtasuna babestuko duela bermatzen du.

HUPIk datuen segurtasuna bermatzeko baliabide tekniko egokiak erabiltzeko konpromisoa du, datuen segurtasuna bermatze aldera. Debekatuta du Datuak hirugarren bati jakinaraztea edo kontratuak aurreikusten ez duen moduan datuak erabiltzea.

Gurekin harremanetan jartzeko bidali dizkiguzun baimendutako datu biografikoak (izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, etab.) Google Business-era bidaliko dira. Google-k bere konfidentzialtasun-politika du, zeina hemen aurkituko duzun (https://policies.google.com/privacy) .

3. artikulua: Datu pertsonalak eta DBEO aipamena

Datu pertsonalak

HUPIn uneoro zaindu dugu hasieratik datuak tratatzeko modua, are gehiago gure bezeroen eta gure erabiltzaileen datuena. DBEO etapa osagarria da guretzat, ondorioz, Europako hiritarren datu pertsonalen babesa zehazteko eta bermatzeko.

Oro har, zure nortasuna adierazi gabe sartu ahal izango zara gure Webgunean eta dagokizun informazio pertsonala eman gabe. Beraz, informazioa eskatu ahal izango dizugu. Esaterako, eskaera bat tratatzeko, idazteko, [DA1] ordainketa bat egiteko edo lanpostu edo praktika baterako zure burua aurkezteko. Informazio hori osatu ahal izango dugu transakzio bat burutzeko edo zerbitzu hobea emateko.

DBEO aipamena

Gure formularioetako bat aurkeztean, onesten dugu jakinarazi dizutela emandako informazioa HUPIra transmitituko direla, zeinak arau xedapen aplikagarrietan zehaztutako denboraz gordeko dituen, eskaeraren jarraibideei jarraitzeko beharrezkoa izango den denboraz, gutxienez. Onartzen duzu informatua izan zarela zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, erabileraren aurka egiteko eta erabilera mugatzeko eskubidea duzula Vincent Moreno Jn.-ren aurrean, HUPIren datuen tratamenduaren arduraduna, telefonoz 05 64 11 52 83 zenbakian, e-postaz vincent.moreno@hupi.fr helbidean edo idatziz hurrengo helbidean: HUPI, 2 Terrasses Claude Shannon 64 210 BIDART CEDEX. Nortasun agiria aurkeztu beharko duzu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen (UE) 2016/679 Zuzentarauaren 12. Artikulua beteaz, 2016ko apirilaren 27koa.
Datu Pertsonalen Babesaren Ordezkariarekin, Mehdi Simon Jn. jar zaitezke harremanetan beste edozein eskaera edo azalpenentzako hurrengo helbidera idatziz: HUPI, 2 Terrasse Clause Shannon 64 210 BIDART CEDEX, telefonoz 05 64 11 52 83 zenbakira deituz, edo posta elektronikoz: mehdi.simon@hupi.fr.

2016/679 Zuzentaraua beteaz, datu pertsonalen babesari buruzkoa, eta “Informatika eta Askatasunak” legearen 34. artikulua beteaz, hurrengo eskubideak dituzu zure datuen inguruan: atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko (ahaztua izateko), erabileraren aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak.

Aurreko xedapenak beteko ez balira, eskubidea duzu erreklamazioa aurkezteko CNIL delakoan.
Tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak legezko arrazoiekin erabiliko ditugu, eta zure baimenarekin bakarrik, zurekin komunikatzeko eta zurekin elkarri eragiteko, adibidez. Gurekin lan egitea edo praktika bat egitea eskatzen baduzu, edo prestakuntza eskatu nahi badiguzu, datuak zure hautagaitza tratatzeko ere erabiliko dugu. Datuon tratamenduari esker, HUPIn bezeroen eskaerei eta informazio eskaerei erantzungo diegu, eskatutako produktuak edo zerbitzuak hornituko ditugu, eta zurekin ditugun kontratuko obligazioak babestuko ditugu.

Bestalde, ez ditugu zure datu pertsonalak atzerriko erakundeekin partekatuko.
4. artikulua: Cookie-ak

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak Erabiltzailearen terminalean ezar daitezke, haren nabigatze-programan aukeratutakoaren eta emaitzen arabera. Cookie-ak Erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazioa biltzea ahalbidetzen duten testu-fitxategiak dira. [SA1]

Webguneak erabiltzen dituen cookie-ak bisiten kopurua neurtzeko dira. Cookie horiek Erabiltzaileak bisitatzen dituen edukiak eta Webguneko orriak zein diren identifikatzeko xedea dute eta, orokorrago, Webgunea bisitatzeko modua ezagutzeko. Informazio horri esker, Webguneko edukiak eta orriak hobeto pertsonaliza ditzakegu.

Webguneak erabiltzen dituen cookie-ei esker hurrengoa egin dezakegu:

Guk erabiltzen ditugun cookie-ek gure webgunean nabigatzea errazten dute. Cookie-aren igorleak bakarrik irakurri edo aldatu ahal izango du haiek duten informazioa.
Erabiltzaileak hainbat modutan kudeatu ditzake cookie-ak, bere terminalean ezarritakoak baztertzea edo desaktibatzea barne. Nahi duenean, bere erabakia aldatu ahal izango du cookie-en inguruan. Bestetik, datuak biltzeko erabiltzailearen adostasun osoa horregatik behar dugu (nabigatzen hastean cookie-ak onartzeko fasean, edo webgunean nabigatzen jarraitzean) eta baita azken honen interes legitimoa demostratzekoa ere.

Google Analytics
Webgune honek Web Google Analytics analisi zerbitzuko funtzioak erabiltzen ditu webguneko trafikoa neurtzeko. Zerbitzu horren hornitzailea Google Inc. sozietatea da, zeinaren helbidea hau den: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, CA 94043, Amerikako Estatu Batuak. Google Analytics-ek «cookie» deritzonak edo «konexio-lekukoak» erabiltzen ditu. Zure ordenagailuan erregistratutako testu moduko fitxategiak dira, zeinen bitartez Webgunearen erabilera azter daitekeen. Cookie-ek Webgune honen erabilerari buruz emandako informazioa Google-ren zerbitzari batera transmititzen dira oro har, zeina Amerikako Estatu Batuetan dagoen, eta han gordetzen dira. Google Analytics-en cookie-ak DBEOren 6. artikuluko 1. lerroko f hizkian oinarrituta gordetzen dira. Webgunearen arakatze horrek erabiltzailearen jokabidea aztertzeko legezko interesa du, Webgunea eta haren publizitatea hobetze aldera. Google-k bere konfidentzialtasun-politika du, zeina hemen aurkituko duzun (https://support.google.com/analytics/answer/6004245) . Google Analytics-eren jarraipena desaktibatu nahi baduzu, ikus Google Analytics desaktibatzeko orria (https://tools.google.com/dlpage/gaoptout)