Gure bazkideak
HUPI Adimen artifizialean aditua den sozietatea da eta enpresentzako irtenbideen garapenean dago espezializatua.
Irtenbide bateratuak hornitu ahal izateko, HUPI bazkideen sare batean oinarritzen da sarri, zeina lurraldeko teknologia osagarrietan adituak diren enpresek osatzen duten.
Hortaz, HUPI proiektu-burua [z]da, bazkideen arteko integrazio teknologikoa eta kudeaketa gure bezeroentzako gardentasun osoz egin dadin.

Embeblue
Ingeniaritza Elektronikoko Sozietatea, konektatutako objektuen diseinuan eta garapenean eta 4.0 industriarako osagaietan espezializatutako enpresa da.
Iruñeko Embeblue enpresak sentsoredun osagaiak, haririk gabeko komunikazio-sistemak eta energia kontsumo txikiko mikrokontrolagailuak egiten ditu.

Pigwii
Ergonomia eta UX diseinuko agentzia, zientzia kognitiboetan eta giza faktoreetan oinarrituta, erabiltzaileen erabilerari egokitutako irtenbideak diseinatzen dituen agentzia espezializatua da.
Egoitza Biarritzen du eta enpresekin eta erabiltzaileekin lankidetzan egiten du lan zerbitzu sinple, atseginak eta eraginkorrak sortzeko.

Algo’Tech
1999az geroztik programen editorea den Algo’Tech enpresa mantentze-enpresen eta elektrizitatearen zenbakizko eraldaketaren eragile bat da, zeinak gero eta irtenbide automatizatuagoak eskaintzen dizkien eraikuntzako eta industriako eragileei.
Bidarten (Euskal Herria) du egoitza eta bere bezeroei laguntzen die beren irtenbideak abian jartzen, lehentasuna berrikuntzari emanaz, beti ere.