Talentua, prestakuntza eta ikastetxeekiko harremana
Bihurtu zaitez Big Data eta Adimen Artifizialean aditua Hupirekin
Garai bereziak bizi ditugu, azeleratuak eta aldakorrak, kasu askotan aurreikusi ezin direnak.
Egoera honen aurrean, hezkuntza- eta prestakuntza-zentroek erantzuten jakin behar dute ikasleengan trebetasun berriak garatzeko.
Ukaezina da gizarte teknifikatuago eta kolaboratiboago baten sorrera, eta, beraz, guk geuk eta ondorengo belaunaldiek errealitate horretara egokitzen ikasi behar dugu.
Esparru horren barruan, gaur egun bi ekintza-ildo ditugu:
Prestakuntza eta I+G+b
Unibertsitateekin zuzenean lan egiten dugu etorkizuneko datu zientzialari edo analistak prestatzeko, Frantziako eta Espainiako enpresa ospetsuenen benetako negozio errekonkei erantzun bat emanez.
Talentua
Matematika adituekin eta datu-zientzialariekin batera lan egingo duzu, gure bezeroen benetako erronkak konpontzeko. Taldean era aktiboan parte hartuko duzu eta goi mailako proiektuak garatuko dituzu.
Formakuntza
Adimen Artifizialaren munduarekin lotutako jarduera, zientzia, teknologia eta lanbideen ikuspegi zehatz eta pragmatiko bat aurkezten dugu, XXI mendeko adituak prestatzeko.
Gure prestakuntza sistematikoki egituratzen da eragile askorekin egindako proiektuetan lortutako esperientzia errealaren inguruan. Horrela, eskoletako irakasle-taldeek eskaintzen dituzten ikastaro akademikoenen osagarri naturala da.
Ekimen hau Adimen Artifizialean espezializatutako talentu ezaren ondorioz sortu da. Ikuspegi praktikoa duen prestakuntza da, enpresek egunerokoan dituzten erronka errealak konpontzera bideratua. Gure helburua IAko adituak prestatzea da, zientzia honen erronkei aurre egiteko gai diren profesionalak.
IKASTAROA
Jarri martxan Adimen Artifizialeko proiektu bat
Izan zaitez aditu enpresek gehien eskatzen duten teknologietako batean
Bootcamp intentsiboa profil teknikontzako. Matematikan, datuak prozesatzeko tekniketan eta aldaketaren kudeaketan dugun esperientzian oinarrituz eta benetako bezeroekin lan eginez AAren proiektu bat 0tik sortzen erakutsiko dizugu.
IKASTAROA
Big Data zure negozioari aplikatuta
Ikasi datuetatik atazak automatizatzeko eta zure negozioan eragina duten erronka errealak ebazteko
Profil ez-teknikoentzako ikastaroa (negozioak, marketina). Gure bezeroen negozio-erronka konplexuenak lantzen ditugu, datuek erakundeko erronkak konpontzen nola lagun diezaguketen irudikatzeko, benetako adibideen eta erabilera-kasuen bidez.
Bat egin gurekin eta hazi profesional gisa!
Talentua
Karreran ikasi duzun guztia praktikan jarri nahi baduzu, Hupi-n hainbat programa eskaintzen dizkizugu zure ikasketak osatu eta hainbat arlotan espezializatzeko.
Ikasleentzako edo graduatu berrientzako 6 hilabeteko programa bat eskeintzen dugu zure trebetasunak eta gaitasunak garatzeko bezero errealekin benetako proiektuak gauzatzen dituzun bitartean.
Jarri gurekin harremanetan, dagoeneko 2.000 prestakuntza-ordu baino gehiago egin ditugu!
Praktiken eskaera/Kontratazioa
HUPIrekin bat egin nahi baduzu Donostia edo Bidarteko bulegoetako batean, jar zaitez gurekin harremanetan lehen bait lehen.