Garraio operadoreentzako laguntzaile birtuala
HUPIk laguntzaile birtuala garatu du Hego Euskal Herriko hiri handi bateko Garraio Operadore batentzat. Laguntzaile birtual horrek automatikoki aurreikusten ditu, Adimen artifizialean oinarritutako algoritmo baten bidez, hiru egun aurretik, linea bakoitzak zenbat bidaiari hartuko dituen, kontuan izanik barneko datu historikoak eta kanpoko datuak, eguraldia, esaterako.
Laguntzaile birtual horri esker operadore horrek aurretik planifikatu dezake eta eguneroko baliabideak hobeto egokitu ahal ditu (gidariak, autobusen tamaina, etab.).
Laguntzaile birtual hau eskaerak denboraren arabera gora-behera txikiagoak edo handiagoak dituzten erakunde guztiek erabil ditzakete, aurrea hartu eta baliabideak hobeto egokitze aldera.